Teléfono
Horario
De lunes a viernes
De 9:00 a 15:00 horas

Urriaren 27an, asteartean.

Bizilagun agurgarriak:

Gehienok jakingo duzuenez, datorren asteartean, urriaren 27an hain zuzen, Vueltako itzuliko etapa Gasteiztik irten eta Uribarri Gaubean amaituko da, Urduñako haitza bi aldiz igo ondoren. Aukera paregabea izango da milioika ikus-entzulek gure bailarak gordetzen duen edertasuna ikus dezaten; baina eragozpen txiki bat ere bada Gaubean egunero bizi garenontzat. Izan ere, errepideak moztu egingo dituzte, goizeko zazpietatik arratsaldeko zortziak arte; eta mendi-bideetatik, PENBUko errepideetatik eta asfaltatuta dauden nekazaritza-bideetatik ibili beharko gara, txirrindulariek erabiliko duten errepide nagusia inguratzeko. Guztioi pazientzia pixka bat eskatzen dizuegu, etapa honek bailara sustatzeko balioko baitu. Trabak hamabi orduz baino ez du iraungo. Bitartean, udaletxera deitu dezakezue (945-353033) egun horretan dituzuen errepide bidezko komunikazio-zalantzak argitzeko. Konpontzen saiatuko gara.

Alkatea – Lehendakaria

Juan Carlos Ramirez – Escudero Isusi

Dirección:
C/ Arquitecto Jesús Guinea, 46 (01426)
Villanueva de Valdegovía (Álava)
Teléfono:
945 35 30 33
Horario:
De Lunes a Viernes
De 9:00 a 15:00 h
Fax:
945 35 31 33